Pribatutasuna

ONYX CLOUD bere gain hartzen du zure datu pertsonalen pribatutasuna gordetzeko erantzukizuna eta datu horiek babesteko ahalegin guztiak egingo ditu.

Gure web gunean ematen dituzun datuak dagozkien orrietan adierazitako helburuarekin erabiliko dira.

Halaber, gure jarduerari lotutako informazioa bidaltzeko zuk egindako eskaerari erantzuteko (ohiko bideak edo bide elektronikoak erabiliz) gordeko da, kontrakoa adierazten ez duzun bitartean.

ONYX CLOUDek ez die hirugarrenei bere bezeroen edo erabiltzaileen informaziorik edo datu pertsonalik saltzen, lagatzen, alokatzen edo transmititzen.

Erabiltzailearen erantzukizunak

ERABILTZAILEAK emandako datu pertsonalak egiazkoak direla bermatzen du eta, aldaketaren bat izanez gero, ONYX CLOUDari berehala jakinarazteko erantzukizuna hartzen du bere gain.

ERABILTZAILEAK datu faltsuak, okerrak, osatu gabeak edo eguneratu gabeak emanda ONYX CLOUDari edo hirugarren bati eragin liezaiokeen kalte edo galera zuzen edo zeharkakoaren erantzule bakarra ERABILTZAILEA da.

ERABILTZAILEAK ez du hirugarrenen datu pertsonalik emango haien baimenik gabe, aldez aurretik pribatutasun-politika honen berri emanda, eta datu horiek emanez gero erantzule bakarra izango da.

Datu pertsonalak jasotzeko datu-orriak

Gure web guneko edozein datu-orritan derrigorrez bete beharreko eremuak bete ezean, oker betez gero edo osorik bete ezean, litekeena da ONYX CLOUDek zure eskaerari erantzuterik ez izatea.

Kukiak erabiltzea

ONYX CLOUDek kukiak erabil ditzake ERABILTZAILEAK haren web gunean zehar egindako nabigazioa pertsonalizatzeko eta ahalik eta errazena izateko.

Nabigatzaileak zure ordenagailuaren disko gogorrean gordetako testu-artxibo txikiak dira kukiak. Gure web gunean zehar nabigatzen ari zarenean, aurreko bisitetan sortutako kukiak ezagutuko ditu gure zerbitzariak eta, horrela, bisita horietan finkaturiko lehentasunen gaineko informazioa jasoko du.

Kukiak ERABILTZAILE anonimoari eta haren ordenagailuari lotuta daude soilik, beraz, ez dute ERABILTZAILEAREN datu pertsonalak eskuratzeko aukera eman lezaketen erreferentziarik eskaintzen.

ERABILTZAILEAK bere ordenagailua konfigura dezake web guneak bidalitako kukien berri eman eta atzera botatzeko. Hori egiteak ez du oztopatuko edukietan sartzea.